Antonio Mateoren biografia
Antonio Mateo Real Luancon (Asturias) jaio zen 1927ko abenduaren 31n. Hala ere bere familia ez zen bertakoa. Aita, Guadalajarakoa, Luancora joan zen, Burgosen jaiotako emaztearekin batera, telegrafista plaza betetzera. Han jaio ziren Antonio eta bere anaiak. Gurasoek Asturiasko herri txiki hau aukeratu izanaren arrazoia itsasoarekiko miresmina izan zen, Antoniok beraiengandik jaso eta obra askotan islatua.
Francisco Javier Zubiaur Carreñok, artearen historialariak, bere biografiari buruzko ikerketa bat egin zuen,eta horren laburpena egiten da hemen.1.
Haurtzaroa Luancon eman zuen, 1936an gerra zibila piztu zen arte. Une horretan, zortzi urte zituela, familia alderdi errepublikarraren aldekoa bait zen, Frantziara ihes egin behar izan zuen amarekin eta anaiekin batera, eta gero Alacanten elkartu zen aitarekin.
Gerra amaitzean, familia Madrilera joan zen bizitzera, non aitak senideak zituen. Han igaroko ditu nerabezaroa eta bere prestakuntza akademiko eta artistikoaren aldia.Bere bizitzako funtsezko aldi honek eragin handia izan zuen beregan.
Madrilen sortu zen artistikoki. Madrilgo Arte eta Lanbide Artistikoen Eskolan ikasi zuen (Lehen Saila, La Palma kalea). Alejandro González Sainzen doktore-tesian 1942 eta 1943 urteetan berak egindako hainbat lamina biltzen dira. Horietako bat Madrilgo Retiro Jauregian 1945ean Arte eta Lanbide Artistikoen eskoletako ikasleek egindako lanen Erakusketa Nacionalean erakutsi zen2. Eskola horretan maisu handiak izateko aukera izan zuen, hala nola:
- Enrique Bráñez de Hoyos paisaian eta konposizioan
- Carlos Sáenz de Tejada, marrazketan
- Antonio Solís Ávila, marrazki bizidunetan
- José Nogué Mass, dekorazio-konposizioan
- José Ramón Zaragoza, igeltsuzko estatuen marrazketan
Bitarte horretan, Natur Zientzia Museoan edo Prado Museoan praktikatu ahal izango du, bertan zituen koadroetako bertsioak zuzenean margotzeko baimena baitzuen. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ere ikasi zuen figura biluzia. Aldi berean, hainbat aldizkaritan parte hartu zuen ilustratzaile gisa, eta Arte eta Lanbideetako beka bat lortu zuen paisaia eta aire zabaleko mugimenduko irudia aztertzeko.Naturan, aire zabaleko pinturaren eremu horretan garatuko Naturan, aire zabaleko pinturaren eremu horretan garatuko du bere obra nagusia, paisaiakoa, naturaletik zuzenean margotua, zuzenean mihisean edo zirriborroak hartuz, gero bukatu edo estudioko koadroan islatzeko.
Haurtzaroa Luancon eman zuen, 1936an gerra zibila piztu zen arte. Une horretan, zortzi urte zituela, familia alderdi errepublikarraren aldekoa bait zen, Frantziara ihes egin behar izan zuen amarekin eta anaiekin batera, eta gero Alacanten elkartu zen aitarekin.
Gerra amaitzean, familia Madrilera joan zen bizitzera, non aitak senideak zituen. Han igaroko ditu nerabezaroa eta bere prestakuntza akademiko eta artistikoaren aldia.Bere bizitzako funtsezko aldi honek eragin handia izan zuen beregan.
Madrilen sortu zen artistikoki. Madrilgo Arte eta Lanbide Artistikoen Eskolan ikasi zuen (Lehen Saila, La Palma kalea). Alejandro González Sainzen doktore-tesian 1942 eta 1943 urteetan berak egindako hainbat lamina biltzen dira. Horietako bat Madrilgo Retiro Jauregian 1945ean Arte eta Lanbide Artistikoen3 eskoletako ikasleek egindako lanen Erakusketa Nacionalean erakutsi zen. Eskola horretan maisu handiak izateko aukera izan zuen, hala nola:
- Enrique Bráñez de Hoyos paisaian eta konposizioan
- Carlos Sáenz de Tejada, marrazketan
- Antonio Solís Ávila, marrazki bizidunetan
- José Nogué Mass, dekorazio-konposizioan
- José Ramón Zaragoza, igeltsuzko estatuen marrazketan
Bitarte horretan, Natur Zientzia Museoan edo Prado Museoan praktikatu ahal izango du, bertan zituen koadroetako bertsioak zuzenean margotzeko baimena baitzuen. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ere ikasi zuen figura biluzia. Aldi berean, hainbat aldizkaritan parte hartu zuen ilustratzaile gisa, eta Arte eta Lanbideetako beka bat lortu zuen paisaia eta aire zabaleko mugimenduko irudia aztertzeko.Naturan, aire zabaleko pinturaren eremu horretan garatuko du bere obra nagusia, paisaiakoa, naturaletik zuzenean margotua, zuzenean mihisean edo zirriborroak hartuz, gero bukatu edo estudioko koadroan islatzeko.
Antonio Mateo eta Porcelanas Bidasoa
Ondoren, portzelanazko pintore gisa trebatu zen Industria Artistiko Elkartuetan (Fundación Generalísimo Francoko, ondoren Gremioen Fundazioa).Fundazio horrek portzelanazko fabrika bat ezarri zuen Madrilgo Fuentelarreyna inguruan, ikastun-eskola batekin. Fundazio honetan Antoniok Paul Molhó eta Albert Pietrirekin ikasi zuen, Porcelaine de Parisetik etorritako espezialista frantsesak3.
1948an, Luso Española de Porcelanas enpresa (ondoren, Porcelanas Bidasoa) harremanetan jarri
zen Madrilgo hainbat artistarekin, eta portzelanazko margolari gisa lan egitera etortzea eskaini zien. Antoniok “lan artistikorako”4 kontratua sinatu eta Irunera lekualdatu zen haietako batzuekin5. Dekorazio artistikoaren sailean lan egingo du han, gerora saileko buru, 1987an erretiroa hartu zuen arte.
Porcelanas Bidasoan, Manuel Benedito6 margolari ospetsuak zuzendari artistiko lanak egiten zituen. 1958Ko elkarrizketa batean, Antoniok Benedito aipatzen du bere maisu gisa7 . Enpresak “Bidasoa. 50 urte portzelana egiten” argitalpenean azaltzen duenez, enpresaren bigarren garaia da: “klasizismoa”, non, giza talde berriarekin, kalitate handiko produktua, garatzen dituen, non ekoizpenaren zati handi bat eskuz margotuta zegoen eta modelo bakarrak ziren8. Antonio fabrikako eta Europako pintorerik onenetakotzat hartua izan zen9.
Ondoren, portzelanazko pintore gisa trebatu zen Industria Artistiko Elkartuetan (Fundación Generalísimo Francoko, ondoren Gremioen Fundazioa).Fundazio horrek portzelanazko fabrika bat ezarri zuen Madrilgo Fuentelarreyna inguruan, ikastun-eskola batekin. Fundazio honetan Antoniok Paul Molhó eta Albert Pietrirekin ikasi zuen, Porcelaine de Parisetik etorritako espezialista frantsesak4.
1948an, Luso Española de Porcelanas enpresa (ondoren, Porcelanas Bidasoa) harremanetan jarri zen Madrilgo hainbat artistarekin, eta portzelanazko margolari gisa lan egitera etortzea eskaini zien. Antoniok “lan artistikorako”5 kontratua sinatu6 eta Irunera lekualdatu zen haietako batzuekin21. Dekorazio artistikoaren sailean lan egingo du han, gerora saileko buru, 1987an erretiroa hartu zuen arte.
Porcelanas Bidasoan, Manuel Benedito7 margolari ospetsuak zuzendari artistiko lanak egiten zituen. 1958Ko elkarrizketa batean, Antoniok Benedito aipatzen du bere maisu gisa8. Enpresak “Bidasoa. 50 urte portzelana egiten” argitalpenean azaltzen duenez, enpresaren bigarren garaia da: “klasizismoa”, non, giza talde berriarekin, kalitate handiko produktua, garatzen dituen, non ekoizpenaren zati handi bat eskuz margotuta zegoen eta modelo bakarrak9 ziren. Antonio fabrikako eta Europako pintorerik onenetakotzat hartua izan zen10.

Antonio Mateo pitxer bat margotzen Porcelanas Bidasoarentzat.
Aldi berean, margolari gisa garatu zuen bere ibilbidea mihise gaineko olio-lanekin, bai eta arkatzez eta akuarelaz egindako marrazkiekin ere. Bere lanetako asko natura indar handiz irudikatzen duten paisaiak edo itsasoak dira. Ez zegoen inongo eskola edo joera artistikori atxikita.
Bere obra batzuk, mihisaren gaineko pinturakoak zein portzelana gaineko dekorazio artistikokoak, Gordailuan daude, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, eta Irungo eta Pasaiako udaletxeetako bildumen parte dira10.
Bakarkako erakusketa ugari egin zituen Irunen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Santanderren, Zaragozan edo Segovian, besteak beste. Era berean, hainbat talde erakusketatan parte hartu zuen, eta horietako azkena Irunen egin zen,1999an, “Bidasoaldeko Margolariak – Pintores del Bidasoa” izenarekin”11
Hainbat aldiz saritu zuten. Horien artean nabarmentzekoa da 1963an Madrilen Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkarteak antolatutako XXXIV. Udazkeneko Aretoan lortutakoa. Bertan paisaiaren hirugarren domina lortu zuen. Aipatzekoak dira, baita ere, Hondarribiko Kerizpeko leheneta bigarren sariak;l Pasaiako Udalaren Bigarren Mendeurreneko bigarren saria (1970); Zumarragako aire zabaleko pinturaren bigarren saria edo Lezoko Elias Salaverria Memorialeko lehen saria (1973),12) non baita ere aipamen berezia lortu zuen 1979an13.
Aldi berean, margolari gisa garatu zuen bere ibilbidea mihise gaineko olio-lanekin, bai eta arkatzez eta akuarelaz egindako marrazkiekin ere. Bere lanetako asko natura indar handiz irudikatzen duten paisaiak edo itsasoak dira. Ez zegoen inongo eskola edo joera artistikori atxikita.
Bere obra batzuk, mihisaren gaineko pinturakoak zein portzelana gaineko dekorazio artistikokoak, Gordailuan daude, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, eta Irungo eta Pasaiako udaletxeetako 1 bildumen parte dira10.
Aurrerago adieraziko dugun bezala, bakarkako erakusketa ugari egin zituen Irunen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Santanderren, Zaragozan edo Segovian, besteak beste. Era berean, hainbat taldeerakusketatan parte hartu zuen, eta horietako azkena Irunen egin zen, 1999an, “Bidasoaldeko Margolariak – Pintores del Bidasoa” izenarekin”11
Hainbat aldiz saritu zuten. Horien artean nabarmentzekoa da 1963an Madrilen Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkarteak antolatutako XXXIV. Udazkeneko Aretoan lortutakoa. Bertan paisaiaren hirugarren domina lortu zuen. Aipatzekoak dira, baita ere, Hondarribiko Kerizpeko lehen eta bigarren sariak; Pasaiako Udalaren Bigarren Mendeurreneko bigarren saria (1970); Zumarragako aire zabaleko pinturaren bigarren saria edo Lezoko Elias Salaverria Memorialeko lehen saria (197312), non baita ere aipamen berezia lortu zuen 1979an13
Antonio Mateo Irunen
Irunen, bere adopzio hirian, non ezkondu13 eta bi alaba izan zituen, erakusketa ugari egin zituen, eta bere lan askok eskualdeko txokoak biltzen dituzte, eta harenganako miresmena islatzen dute. Han egin zuen bere azken erakusketa, 1990ean. 1991n, osasun-konplikazioen ondorioz pintatzen utzi behar izan zuen eta prestatzen ari zen egitasmoa ezin izan zuen burutu. Geroztik, bere familiaz gozatzen eta musika, irakurketa eta idazketarako zaletasuna lantzen jardun zuen, 2012ko abuztuaren 3an Irunen hil zen arte.
2025eko urria eta azaroan, Irungo Udalak bera oroitzen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen, Antonio Mateo: paisaiaren artea izenekoa, Luis Lainsa komisariatua.
Irunen, bere adopzio hirian, non ezkondu14 eta bi alaba izan zituen, erakusketa ugari egin zituen, eta bere lan askok eskualdeko txokoak biltzen dituzte, eta harenganako miresmena islatzen dute. Han egin zuen bere azken erakusketa, 1990ean. 1991n, osasun-konplikazioen ondorioz pintatzen utzi behar izan zuen eta prestatzen ari zen egitasmoa ezin izan zuen burutu. Geroztik, bere familiaz gozatzen eta musika, irakurketa eta idazketarako zaletasuna lantzen jardun zuen, 2012ko abuztuaren 3an Irunen hil zen arte.
2025eko urria eta azaroan, Irungo Udalak bera oroitzen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen, Antonio Mateo: paisaiaren artea izenekoa, Luis Lainsa komisariatua.
1. Francisco Javier Zubiaur Carreño arte historialariak idatzitako biografia zabal bat ikus daiteke artikulu honetan: “el pintor Antonio Mateo Real” hhttps://www.zubiaurcarreno.com/el-pintor-antonio-mateo-real/ 2024ko otsaila.
2. Alejandro Gonzalen Sainzen doktore tesia: Los métodos de dibujo en las enseñanzas de Artes Aplicadas: Madrid 1900-1963. Memoria para optar al grado de doctor presentada por Alejandro González Sanz bajo la dirección de Manuel Hernández Bellver. Madrilgo Konplutense Unibertsitatea, Arte Ederretako Fakultatea. Departamento de Didáctica de la Expresión Plástica. Madrid 2005. ISBN 84-669-2710-7 (http://webs.ucm.es/BUCM/tesis/bba/ucmt28639.pdf)
3. Laura de la Calle Viain, Las Industrias Artísticas en la España del siglo XX, Fundación Generalísimo Franco, Fundación de Gremios, Nueva Fundación de Gremios: aportaciones a la historia de una empresa artística española. En Res Mobilis, Revista Internacional de Investigación en mobiliario y objetos decorativos, vol. 11, núm. 44, 2022. Págs. 210, 216, 235,236..
4. Porcelanas de Bidasoarekin sinatutako “lan artistikorako” kontratua 1948/2/19an sinatu zen.
5. Marian Álvarez, Maite Jiménez, Amaia Mujika Goñi. Euskal Lozak eta Portzelanak XVIII – XX Mendeak – Lozas y Porcelanas Vascas. Siglos XVIII-XX. Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco. Bilbao, 2009. ISBN 978-84-933868-3-2. 475, 505,507 orr. 933868-3-2. Págs. 475, 505,507.
6. Sobre Manuel Benedito: https://es.wikipedia.org/wiki/Manuel_Benedito y https://fundacionmanuelbenedito.com/manuel-benedito/
7. 1958/11/6ko Diario Vasco
8. Publicación “Bidasoa: 50 años realizando porcelana”. Madrid, 1984. Dep. Leg. M 16 2211984. Páginas 10, 16, 18. En Archivo General de Gipuzkoa, en Tolosa, signatura AGG-GAO PB395.
9. ““Izan dugun pintorerik onena, eta Europako onenetakoa, Antonio Mateo izan da”, zioen Porcelanas Bidasoa enpresako Metodo eta Denboren zuzendaria zen Ramón Gamonek 1999ean Diario Vascon argitaratutako “Bertan” gehigarrian.
10. Larraitz Arretxea Sanz / Iñaki Berrio: Pasaiako Udalaren arte Bilduma. Ereiten Kultur Zerbitzuak, 2014. 59 orr.
11. Bidasoaldeko Margolariak – Pintores del Bidasoa. Irungo Udala. Iñaki Moreno Ruiz de Eguino eta Gregorio Díaz de Ereño. 29 eta 149 orr.
12. Elias Salaverria Memoriala. Euskal Herriko artearen historian istorioa . J. Javier Fernández Altuna y Maria Pilar eta Maria Pilar Matey Muñoz. Lankidetzan Bilduma. 37 eta 55 orr.
13. Elias Salaverria Memoriala. Euskal Herriko artearen historian istorioa. J. Javier Fernández Altuna eta Maria Pilar Matey Muñoz. Lankidetzan Bilduma, 61 orr.
14. 1951/9/6an, Junkaleko Parrokian